Markesina

ongi etorria nire blog berriari!

miércoles, 28 de noviembre de 2012


Musika…7 nota… do, re, mi, fa, sol, la eta si… hau da burura datorkigun lehenengo gauza musikari buruz hitz egiten dugunean… baina… musika, matematika edo fisika erakusteko erabiliko bagenu? Zorotzat hartuko zenukete irakasle hura? Berezitzat? Edo… innobazioaren aldekoa?. Ikus dezagun…
             
Pitagoras izan zen musika eta matematikak lotu zituen lehenengoa, eta musikan, zenbakiek zuten garrantzia azpimarratu zuena. Baina, ezertan sartu baino lehen, koka gaitezen: Matematika hitza bera, Mathema hitz grekotik dator, eta hau, ezagutza esan nahi du. Garai hartan beraz, ezagutza sortzen zuten 4 esparru bereizi zituzten, eta haien artean laugarrena, musika bera izan zen.


Horrela izanda, zergatik ez dugu ba matematika musikan oinarrituko, edota musika, matematikak erakusteko tresna bezala erabili?

Simetriaren gaia ulertzeko adibidez, musikak izugarri lagunduko liguke.

Hauekin batera, zenbakien balioa ere azaltzeko erabili daiteke, azken batean, beltz bat  eta kortsea baten arteko diferentzia zertan datza? Bata, bestearen erdia izango litzatekela… beraz, beti erabiltzen ditugun pastelak alde batera utzita, musika izango genuke honetan ere lagun.


Leibniz-en esanetan musika “aritmetika ariketa inkontziente bat da”… eta kontzientea ala ez, ikusi al izan dugu, nola honen bidez ere, lehen hezkuntzan landu beharreko konpetentzia matematikoak bere lekua izango duen…

No hay comentarios:

Publicar un comentario