Benetan baliagarriak al dira eskolan jasotzen ditugun plastika, eskulanak… edo dena delako klaseak?. Nik BAI erraldoi bat botako nuke erantzulez.
Haur Hezkuntzako lehen momentutik hasten gara arteak ematen digun sormena garatzen, eta honek, noski, eremu askotan laguntzen gaitu…
Pasaden ostiralean, Arte irakasgaiko aurkezpen bat egin nuen… eta norbait galdetu zidan: zure ustez, ikastola urteko plastika klaseak, zure garapenean lagundu al dute?. Pentsakor geratu nintzen, baina azkenean erantzuna etorri zitzaidan. Ikastolan izandako irakaslea ez genuen aditua, ez, baina, bere eskuetan zegoen edozer egiten zuen plastika klase hura aurrera eramateko.
Denetarik lantzen genuen… zuzendutako lanak eta zuzendu gabekoak, libreak… baina, ez gaitezen astean zehar landuko ditugun gaietara joan. Arte eta sormena beste adibide baten ondoan jarriko dugu… demagun hitz pare hauek gure hankak direla… bai, jaiotzetik ditugu, baina hauek landuz joan behar gara, aurrerago ibili, korrika egin edota saltoka egiteko. Badaude ere, gogor garatzen dituztenak, korrikalari profesional edota mendizale bihurtuz… ba horrelakoa da sormena… eta noski, eskolan ematen diren ekintza guzti hauek, entrenamendu bihurtzen dira…
Beraz, nora eramaten gaituen esatea zaila da… azken batean, arteak dakarren sormen horrek edozein eremutan laguntzen gaitu. Margolariari, bere eskuak lantzen lagundu zion, eta irakasleari, bere klaseak emateko irudimentsu aritzen lagundu zion… beraz, norabide zehatzik?, ez… emaitzak ordea?... onak esango nuke.
Inspirazio unea bilatzen
inspirazioa etorri nahi ez denean...
Markesina
viernes, 28 de diciembre de 2012
sábado, 8 de diciembre de 2012
viernes, 30 de noviembre de 2012
Suscribirse a:
Entradas (Atom)